Célestin Freinet pedagogoa 1896ko urriaren 15ean jaio zen Gars-en (Frantziako Alpeetan). Bertan naturarekin harreman zuzena izan zuen. 1966an, 70 urte zituela, hil zen Vencen, Frantzian. Freinet herri-maisua izan zen, eta honez gain, XX. mendeko hezkuntzako berritzaile garrantzitsuenetako bat izan zen.
Freineten testuinguru historikoaz hitzeginez, hezkuntzan eta gizartean emandako krisiak markatua utzi zuen. Berak bi Mundu Gerrak bizitu zituen; Lehenengo Mundu Gerran zehar (1914-1918) birika zauritu zuen eta Bigarren Mundu Gerran esku hartu zuen ere (1939-1945) eta Alderdi Komunistaren kide aktiboan bihurtu zen. Honek ondorio kaltegarriak suertatu zizkion, izan ere, lekualdatua eta giltzaperatua izan zen. 1939an Vichyko kontzentrazio-esparru batean erreklutatu zuten, bertan bere sendotasun eta adimenazela eta hainbat lan idatzi zituen, horien artean: La educación por el trabajo edo La psicólogia sensitiva y la educación . 14 urte geroago (1953) Alderdi Komunistatik kanporatu izan zen.
Bere pedagogia aktiboa, ezaguna, irekia, kooperazioan zentratua eta metodologikoa kontsideratzen da. Hau ez da bakarrik eskolaren berrikuntzan interesatzen, irakasleen arteko berrikuntzak ere garrantzi handia daukate. Funtzio nagusia hau da: haurrak eginez pentsatzea eta pentsatuz egitea.
Pedagogiak konpromiso sozial eta demokratikoa dauka. Herri irakaslea izan zenez, bere ikasleak landa inguruko haurrak ziren, beraz, langileriarekin harreman handia zuen. Gainera, lehen aipatu bezala, bi gerra mundialak igaro zituenez, haur hauekin lanean konturatu zen langile-klaseko jendea zer nolako zorigaitzak jasan behar izan zituzten. Freineten ustez, emantzipazioa lortzeko era bakarra hezkuntza eta demokrazia ziren. Honegatik, ekintza ororen abiapuntua haurren interes eta beharrak ziren, beraien jokabideen garrantziaz eta beharraz jabetu zitezen.
Gaur egun, metodologia honen aspektu batzuk eskola orotan erabiliak dira ; txokoak, irteerak, aldizkari eskolarra, bilerak, marrazketa librea...
Comentarios
Publicar un comentario